.+*Ipuinez beteriko mundu batekin amets egin. Irudimenaren bitartez, mundu miragarri bat sortu.+*+.

21 nov 2011

LAMIA ETA HARGINA





Erreferentzia:

13 nov 2011

"Loti Ederra"Ipuina



Behin batean, amets guztiak bete zitzaizkien errege-erreginei, oso neskatila ederra jaio baitzitzaien. Momentu eder hori ospatzeko, erresuman bizi ziren maitagorri eta herritar guztiak gonbidatu zituzten.

Baina, gonbidatuen artean, sorgin txar bat agertu zen eta kanpora bota zutenez, esan zuen, haserre bizian, jaioberri hura goruaren ardatzaz zulatu eta hil egingo zela 16 urte betetzerakoak. Maitagarri babesleek, ordea, arindu egin zuten madarikazioa hau esanez:

-Neskatila hau ez da hilko, lozorroan geratuko da eta printze batek esnatuko du.

Erregearen mezulariak erresuma osoan ibili ziren goruak erretzen eta debekatuta zeudela aldarrikatzen.

Printzesa urteak eta urteak zoriontsu bizi izan zen, gainera, oso ederra eta zentzuduna zen. Hori bai! Beti zituen bere inguruan maitagarri babesleak.

Baina, 16 urte bete egiten zuen egunean, iritsi zen sorginak iragarritako egun madarikatua... Printzesatxoak, gordeketan josten ari zela, sekula ikusi gabeko dorre bat aurkitu zuen.

Bertan, mozorroturik, sorgin maltzurra zegoen. Neskatxa maitagarro agurtu eta barrura sartzeko gonbidatu zion. Printzesak, zer ote zen ikusteko, ardatza hartu eta hatza zulatu zuen zoritxarrez.

Lozarroan gelditu zen printzesa. Orduan, maitagarri babesleek gazteluan zeuden guztiak ukitu zituzten makilatxo miragarriaz, eta denak lo gelditu ziren.

Ehun urte baino gehiago igaro ziren. Aihenbelar eta landare igokariek erabat estali zuten gaztelua. Gertatuaren berri izan zuen printze adoretsu batek, eta printzesa sorginkeriaren eraginpetik askatzea erabaki zuen.

Neskatxoa, ohean lo zegoela, berarengana joan zen printzea. Beregana hurbildu eta musu bat eman zion. Berehala esnatu zen printzesa ederra, irribarre eginez printz gazteari. Gazteluan denak esnatu ziren orduan, eta beren printzesaren eta printze ausartaren ezkontzarako prestaketak egiten hasi ziren.

Eta ala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Arrigorriagako plazan.

ERREFERENTZIAK

Ipuina: Susaeta ediciones S.A "Lori Ederra"-ren birmoldaketa.

Marrazkiak (gifs): KLIK HEMEN

2 nov 2011

TARTALOREN IPUINA

"Haur literatura eta garapen psikologikoa"



LAMIA ETA HARGINA

Aspaldiko garai batean, hargin bat bizi zen Zuberoako herrixka batean, Zuraiden. Bere lana onetsia eta beharrezkoa bazen ere, hargina ez zegoen batere gustura, zeren, berak esaten zuenez, oso lantegi gogor eta neketsua baitzuen.

Garai hartan lamia asko zegoen Euskal Herrian. Haietako batek gizonaren kexuak entzun zituen eta aurrera azaldu zitzaion.

-Zer duzu? -galdetu zion- Ez zaude pozik?

-Ba, begira, harria pikatze hau oso lan neketsua da eta bizitzeko ere ozta-ozta ematen du. Ez ote naiz inoiz aberastuko!

-Hori nahi baduzu, -esan zion lamiak- aberatsa izango zara, bada !

Eta lamiak aberats egin zuen.

Hasieran, harginari ametsetan ari zela iruditu zitzaion baina berehala ohitu zen! Nahiko diru, etxe ederra, morroiak... izatea gauza atsegina zen benetan! Baina, denboraldi baten buruan, asper- tu egin zen bere egoera berriaz.

-Orain aberatsa naiz, egia -pentsatu zuen-, baina ez naiz ahaltsua.

Lamia berriro agertu zitzaion.

-Eta orain zertaz zara kexu?

-Bada... zera... orain aberatsa naiz eta hori ondo dago baina naizen baino ahaltsuagoa izan nahi nuke... Enperadore banintz!

Eta lamiak enperadore egin zuen.

Pozik zegoen hargina! Enperadore zen! Nahi zuen guztia zeukan eta bere esanetara zeuzkan denak...

Uda iritsi zen eta bero izugarria egin zuen. Enperadoreak ezin zuen txoko freskorik aurkitu jauregi osoan.

-Egia esan -zioen bere baitarako-, eguzkiak enperadoreari kalte egin badiezaioke ahaltsuagoa delako izango da, oxala eguzkia banintz!

Lamia han inguruan zegoen eta dena entzun zuen. Eguzki bihurtu zuen !Hargina pozikzegoen eguzki zelako, baina, halako batean, hodetxo bat jarri zitzaion aurrean eta estali egin zuen. Gizon aberats-enperadore-eguzkiak pentsatu zuen, hodeitxo batek estal bazezakeen, hura ahaltsuago zela bera baino. Hodei izateko gogoa sartu zitzaion.

Eta lamiak hodei bihurtu zuen.

Hargina zoratzen zegoen bere egoera berrian. Hodei izatea oso atsegina zen, tximistak eta euria jaurtiki zitzakeen lurrera, jende guztia busti zezakeen eta bakoitza bere etxean sarrarazi... Bat-batean haitz bat ikusi zuen, zaparradari lasai eusten zion eta haitza ahaltsuagoa zela pentsatu zuen, hodeiak ezin baitzion ezer egin. Haitz bihurtzea nahi izan zuen.

Eta lamiak haitz bihurtu zuen.

Baina haitz egin zenetik laster mailukada batzuk sumatu zituen berari joka. Mila zatitan puskatu zuten eta, orduan, oihu egin zuen:

-Hargina da ahaltsuena, haitza mila zatitan apur baitezake! Ai, hargina banintz!

Eta lamiak hargin bihurtu zuen berriro. Gero, esan zion:

-Gauza bat zarenean bestea izan nahi duzu ! Hara bada... hasieran bezalaxe zaude! Hemendik aurrera hobe izango dugu nork berean jarraitzea: ni lamia eta zu hargin.

Eta lamia desagertu egin zen eta. harginari ez zitzaion beste inoiz azaldu.

EUSKAL HERRIKO LEIENDAK. Toti Martinez de Lezea




Web guneak:

Ipuina: Klik Hemen


ERREFERENTZIA:

+Klik hemen+

28 oct 2011

"Loti ederra"bideoa

"Loti ederra"


Loti Ederra Europako herri ipuina da. Bertsio ezagunenak Charles Perrault idale frantsesak 1697. urtean bere Les Contes de ma mère l'Oye (euskaraz, Nire Antzara Amaren Ipuinak) ipuin bilduman jasotakoa (La belle au bois dormant izenburupean, euskaraz, Basoko loti ederra) eta Grimm anaiek idatzirikoa (Dornröschen izenburupean, 1812) dira.


Charles Perrault (Paris, 1628ko urtarrilaren 12a - 1703ko maiatzaren 16a) frantziar idazlea zen.




Parisko familia burges bateko kidea zen. Zientzia akademian parte hartu zuen eta pintura akademian baita. Hainbat poema liburu idatzi zituen, baina ezaguna zen berak idatzitako ipuinei esker: Erpurutxo, Txanogorritxu, Loti Ederra...



Idazle hau famatu bihurtu dutenak, ordea, ipuinak dira. 55 urte zituela Contes de ma mère l'Oye, ou Histoires du temps passé (Nire Antzara Amaren Ipuinak edo Pasatako garaiko istorioak; 1697) idatzi zuen. Ospea eman zion lana da eta literatura-estilo berri baten hasiera markatu zuen: maitagarrien ipuinak. Hortik aurrera bere istorioentzat Perrault paisaia famatuetan inspiratu zen, hala nola bizilekua izan zuen Usséko gazteluan Basoko Loti ederra ipuinarentzat.



Ipuin ospetsu batzuk:




Iturburuak:

+Idatzia:

Klik hemen
Klik Hemen

+Irudia:

Klik hemen
Free Tail- Heart 1 MySpace Cursors at www.totallyfreecursors.com