.+*Ipuinez beteriko mundu batekin amets egin. Irudimenaren bitartez, mundu miragarri bat sortu.+*+.

5 oct 2011

Botadun Katuaren Ipuina



"Egun batean, duela pilo bat urte, herri txiki batean errotari bat bizi zen bere semeekin.

Egun batean, oso zaharra zenez, hil egin zen. Hori dela eta, bere seme zaharrenari errota utzi zion herentzian; erdikoari astoa eta gazteenari etxeko katua. Beste bi anaiak txikiari utzitako saria ikusita barrezka hasi ziren. Baina ez pentsa katu arrunta zenik …”

“ Nagusiari lagundu nahian, bi eper harrapatu zituen. Gero erregeagana joan eta hauxe esan zion:eta gazte

enari etxeko katua. Beste bi anaiak txikiari utzitako saria ikusita barrezka hasi ziren. Baina ez pentsa katu arrunta zenik …”

- Gorentasun hori! Nire nagusiak, Karabaseko Markesak, opari apal hau onartzeko eskatzen dizu.”



"Beste egun batean, erregea bere alabarekin ibaiertzean paseatzen ari zela, ibaian sartzeko eskatu zion katuak bere nagusiari.

Arropak ezkutatu eta, erregearen karroza igarotzean, oihuka hasi zen katua:


- Lagundu! Lagundu mesedez! Itotzen ari da Karabaseko Markesa!”




“ Gazteari laguntzeko agindu zuen erregeak.
Gezurra zen, baina bidelapurrek eraso egin eta markesa ibaira bota zutela kontatu zuen katuak erregeari. Benetako markes bezala jantzarazi zuen erregeak; eta hain ederra zela ikusita, printzesa harekin berehala maitemindu zen.”



Gaztea, arropa ederrak jantzi ostean, erregearen karrozara igo zen. Katuak, bere bota miragarriekin korrika joan eta agindu zien bertan zeuden nekazari batzuei:

- Kontuz, lurralde hauek Karabaseko Markesarenak direla esan behar diozue erregeari; bestela ikusiko duzue!

Eta esandakoa egin zuten nekazari gizagaixoak”




“ Baina lurralde haien benetako jabea gazteluan bizi zen azti maltzur bat zen. Katua berarengana joan eta honela esan zion;

-Egia da edozein animaliaren itxura hartzen duzula ?

-Bai horixe- erantzun zion aztiak.

Eta lehoi basati bihurtu zen berehala.”




“ Hori oso erraza da.- erantzun zion katua barrezka.

-Ezetz animatzen zarela animali txiki-txiki bihurtu, umm … sagutxo bat adibidez?

Aztia barre-algara handiak bota eta sagutxo bihurtu zen. Katuak berehalaxe irentsi zuen sagua; hain zuzen ere, erregea orduantxe ari zen gaztelura iristen bere laguntzaileekin. “




Ordu eta erdi pasata erregea Karabaseko gaztelura iritzi zen:

-Ongi etorri Karabaseko Markesaren gaztelura! – esan zien katuak.

Zerbitzariak makurtu egin ziren nagusi berriaren aurrean. Bere alabarentzat senar ona izango zela pentsatu zuen erregeak liluratuta. “






“ Hilabete batzuk pasata, erregearen alaba eta Karabaseko Markesa ezkondu eta poz-pozik bizi izan ziren elkarrekin. Hori esker Botadun Katua ere ezin hobe bizi izan zen. Eta ala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Arrigorriagako plazan.”








Erreferentzia:

- “12 Ipuin Klasiko” Susaeta editorialeko ipuin baten birmoldaketa.

- Marrazkiak:

http://www.une.edu.ve/kids/cuentos/gatoconbotas/Gato_con_botas.htm

No hay comentarios:

Free Tail- Heart 1 MySpace Cursors at www.totallyfreecursors.com