Edurnezuri Europako hainbat herritako herri ipuina da. Bertsio ezagunena Grimm anaiek 1812. urtean argitaratutakoa da, non ispilu magikoa eta zazpi ipotxak agertzen diren. Beste bertsio batzuetan, ispilu magikoaren ordez, ilargia edo eguzkia agertzen dira eta ipotxak lapurrak dira.
Grimm anaiak, Jacob Grimm (Hanau, 1785eko urtarrilaren 4a - Berlin, 1863ko irailaren 20a) eta Wilhelm Grimm (Hanau, 1786ko otsailaren 24a - Berlin, 1859ko abenduaren 16a]) idazle alemaniarrak ziren.
Alemanez egindako lehen literatur ekoizletzat jotzen dituzte adituek, ordu arte germaniar hizkuntz batu idatzirik ez zegoela kontuan hartuta. Izan ere, anaiek Deutsches Wörterbuch hiztegian lan egin zuten, alemaniera "modernoa"ren lehenengoetakoa.
BIZITZA:
20 urterekin Jakobek liburuzaintza lanak egin zituen Kassel hirian eta Wilhelm liburutegi berean idazkaria izan zen.
Gotingako unibertsitatean biak irakasleak izan ziren; azken honetatik 1837an kaleratu zituzten Hannoverreko Ernesto Augusto I erregearen aurka protesta egin zutelako. Hurrengo urtean Berlingo Humboldt Unibertsitatean hasi ziren eskolak ematen.
LANAK:
Haur-literaturaren historian idatzitako ipuin ospetsuenen artean Grimm anaiek egindakoak daude, "Edurnezuri", "Loti ederra" edo "Errauskine" tartean.
1812an Alemaniako ipuinen bilduma argitaratu zuten, Kinder-und Hausmärchen izenburupean ("Haurren eta etxekoen ipuinak"). 1814an beste sorta bat kaleratu zuten.
1812an Alemaniako ipuinen bilduma argitaratu zuten, Kinder-und Hausmärchen izenburupean ("Haurren eta etxekoen ipuinak"). 1814an beste sorta bat kaleratu zuten.
Ipuin hautatuak
Hänsel und Gretel ("Hansel eta Gretel").
Rattenfänger von Hameln ("Hamelingo txirularia").
Rumpelstilzchen (Grigrigredinmenufretin frantsesez eta El enano saltarín gaztelaniaz).
Dornröschen ("Loti Ederra").
Schneewittchen ("Edurnezuri").
Der Geist im Glas ("Botilako jeinua").
"Erpurutxo".
Das tapfere Schneiderlein ("Jostuntxo ausarta").
Aschenputtel ("Errauskine").
Schuhmacher und die Heinzelmännchen ("Zapataria eta iratxoak").
Der Froschkönig ("Igela printzea").
Die goldene Gans ("Urrezko antzarra").
ERREFERENTZIAK:
+Irudia:
+Web guneak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario