.+*Ipuinez beteriko mundu batekin amets egin. Irudimenaren bitartez, mundu miragarri bat sortu.+*+.

19 oct 2011

"Ahatetxo itsusia" Ipuina





Arrautzaren azala apurtu zenean, bost ahatetxo eder eta bat itsusia atera ziren. Gainontzeko animaliek:

-Ahate itsusia, ahate itsusia!.- esaten zioten.

Ahate amak errieta egin zien ahatekumeei eta gainontzeko animaliei. Orduan, bere seme-alabak, lakura eraman zituen igeri egitera.

Beste egun batean, oilategira joan ziren. Bertara iritzi bezain pronto, denek barre egin zioten. Amak ikusten ez zuen batean, ahateak asko sufritzen zuenez gero, ihes egin zuen bertatik.

Lakuaren ertz batean eseri egin zen, eta bertan lo geratu zen. Goizean, ahate batzuek esnatu zuten:

-Hura bai itsusia!.- komentatzen ari ziren.


Ahatetxoa berriz, negar batean, bertati ihez egin zuen. Iluntzean etxetxo bat ikusi zuen. Etxer hartan katu bat eta oilo bat ikusi zituen:

-Ahate itsusia, ahate itsusia! alde hemendik!.- Oihuka hasi ziren.

Gure ahatetxo gaixoa korrika bizian alde egin zuen. Bat batean emakume zahar batekin topo egin zuen. Emakumea bere baserrira eraman zuen bere seme-alaben maskota izateko. Ahatetxoa, hurduri, esne pitxar bat apurtu zuen eta emakumea bertatik bota zuen.

Egunak eta gauak basotik bakarrik pasatu zituen ahate gaixoa. Halaber, udaberriko egun polit batean, beltxarga eder batzuk ikusi zituen eta haiekin bainatzekotan zegoela, bere irudia ikusi zuen uretan:
Beltxarga eder hori..... BERA ZEN!

Orduan ume bi heldu ziren korrika bizian urmaelera, eta pozaren pozez esa zuten:

-Begira!Bera da beltxaga guztien artean politena, jakina!

Eta ala bazan edo ez bazan zar dadila kalabazan eta atera dadila Arrigorriagako plazan.



Erreferentziak:

+irudiak:


+Ipuina:

"Ttarttalo S.L; LIBSA argitaletxea; Ipuin klasikoak (ahatetxo itsusia " ipuinaren birmoldaketa.



15 oct 2011

"Ahatetxo Itsusia"

"Ahatetxo itsusia ipuina"


"Ahatetxo itsusia antzerkia"

Erreferentziak:
Ipuina: klik hemen
Antzerkia: Klik hemen

"Ahatetxo Itsusia"



Danierazko literatura hizkuntza hartan egindakoa da, Danimarkako egileek osatua.

Hans Christian Andersen da zalantza barik ezagunena mundu mailan haur-literaturan egindako lanagatik ("Sirenatxoa" eta "Ahatetxo itsusia").

Azpimarratu behar da Nobel Saridunak izan ziren Henrik Ontoppidan (1917), Karl Adolph Gjellerup (1917) eta Johannes Vilhelm Jensen (1944).


Idazleak:

Hans Christian Andersen. Danimarka. (1805-1875).

Karl Adolph Gjellerup. Danimarka. (1857-1919).

Henrik Ontoppidan. Danimarka. (1857-1943).

Johannes Vilhelm Jensen. Danimarka. (1873-1950).

Isak Dinisen. Danimarka. (1885-1962).

Liburuak:

"Sirenatxoa", Hans Christian Andersen. 1836.

"Ahatetxo itsusia", Hans Christian Andersen. 1843.


Iturburuak:

Idatzizko informazioa: Klik Hemen

Marrazkiak: Klik hemen

8 oct 2011

"Edurnezuri"

IPUINA














Urrutiko erresuma batean, printzesa bat jaio egin zen,
Edurnezuri izenekoa. Jaio eta laster, bere ama hil zen gaixotasun bategatik. Hori dela eta, Edurnezuriri ama bat emateko
nahian, berriro ezkondu egin zen. Baina ez zekien bere emazte berria sorgin gaizto bat zenik..

Erregina berriak gauero galdera bera egiten zion bere ispilu magikoari:

-Ispilu, ispilutxo, ba al dago erresuma osoan ni baino emakume politagorik?

Eta ispiluak honela erantzuten zion beti:

-Ez, ander maitea. Zu zara ederrena erreinu osoan.Gau batean, Edurnezuriren amaordeak, erregina sorginak, betiko galdera egin zion ispiluari:

-Ispilu, pilutxo, ba al dago erresuma osoan ni baino emakume politagorik?

Ispilua inoiz gezurrik esaten ez zuenez honela erantzun zion:

-Bai, andere, badago zu baino ederragoa den emakume bat. Edurnezuri hain zuzen ere.

Ehiztaria basora joan zen Edurnezurirekin, erregina emandako agindua betetzeko asmoz. Ehiztariak bere arma jaso zuen neska hitzeko, baina azkeneko momentuan pena eman zion eta ez zen ausartu halakorik egitera.
-Zoaz azkar hemendik! – esan zion.

-Ezkuta zaitez erreginak aurkituko ez zaituen lekuren batean.


Edurnezurik korrika alde egin zuen handik. Basoko argigune batera heldu zenean, etxe txiki-txiki bat ikusi zuen; jostailuzko etxetxo bat zirudien. “Nor bizi ote da hemen?” , pentsatu zuen.

Barrura sartu eta logelara abiatu zen, bertan 7 ohetxo ikusi zituen.

Oso nekatuta zegoenez, zazpi ohe txikiak elkartu eta haien gainean etzan zen. Etxe hartako zazpi ipotxak heldu zirenean, lotan aurkitu zuten Edurnezuri. Hots handiak atera behar izan zituzten Edurnezuri esnatzeko. Hura harriturik geratu zen gizon txiki haiek ikustean, eta zer gertatu zitzaion kontatu zien. Lagun txiki haiek gonbidatu berezi bezala hartu zuten Edurnezuri.

Erregin gaiztoa Edurnezuri bizirik zegoela jakin zuen eta bere bizitzareki amaitzeko nahian sagar pozoitsu bat prestatu zuen. Amona xahar bat bezala jantzi eta ipotxen etxera joan zen. Edurnezurik ireki zion atea, eta amaordeak sagarra eskaini zion.


Sagarrari lehenengo hozkada egin zionean, lurrera ziplo erori zen Edurnezuri gaixoa. Halaxe aurkitu zuten ipotxek lanetik etxera etorri zirenean. Tristuraz beterik, kristalezko hilkutxa batean sartu zuten.



Ipotxen negar hotsa zeudenean printze baten belarrietaraino heldu zen, eta haien etxera hurbildu zen zer gertatzen zen ikustera.




Txunditurik geratu zen neskatxa haren edertasuna ikusita. Musu gozo-gozo bat eman zion eta, bat-batean, Edurnezuri esnatu egin zen.Elkarri begiratu ziotenean, erabat maitemindurik geratu ziren. Laster ezkondu ziren biak maitasun eta ilusio handiz.



Erreferentziak:

+ Ipuina: "Ttarttalo S.L; LIBSA argitaletxea; Ipuin klasikoak (Edurnezuri) " ipuinaren birmoldaketa.

+ Irudiak: "KLIK HEMEN"

7 oct 2011

"Edurnezuri"

Lehenengo partea:

Bigarren partea:




Erreferentzia:

"Lehenengo partea KLIK HEMEN"

"BIgarren partea KLIK HEMEN"

"Edurnezuri"



Edurnezuri Europako hainbat herritako herri ipuina da. Bertsio ezagunena Grimm anaiek 1812. urtean argitaratutakoa da, non ispilu magikoa eta zazpi ipotxak agertzen diren. Beste bertsio batzuetan, ispilu magikoaren ordez, ilargia edo eguzkia agertzen dira eta ipotxak lapurrak dira.



Grimm anaiak, Jacob Grimm (Hanau, 1785eko urtarrilaren 4a - Berlin, 1863ko irailaren 20a) eta Wilhelm Grimm (Hanau, 1786ko otsailaren 24a - Berlin, 1859ko abenduaren 16a]) idazle alemaniarrak ziren.


Alemanez egindako lehen literatur ekoizletzat jotzen dituzte adituek, ordu arte germaniar hizkuntz batu idatzirik ez zegoela kontuan hartuta. Izan ere, anaiek Deutsches Wörterbuch hiztegian lan egin zuten, alemaniera "modernoa"ren lehenengoetakoa.


BIZITZA:



20 urterekin Jakobek liburuzaintza lanak egin zituen Kassel hirian eta Wilhelm liburutegi berean idazkaria izan zen.
Gotingako unibertsitatean biak irakasleak izan ziren; azken honetatik 1837an kaleratu zituzten Hannoverreko Ernesto Augusto I erregearen aurka protesta egin zutelako. Hurrengo urtean Berlingo Humboldt Unibertsitatean hasi ziren eskolak ematen.


LANAK:


Haur-literaturaren historian idatzitako ipuin ospetsuenen artean Grimm anaiek egindakoak daude, "Edurnezuri", "Loti ederra" edo "Errauskine" tartean.
1812an Alemaniako ipuinen bilduma argitaratu zuten, Kinder-und Hausmärchen izenburupean ("Haurren eta etxekoen ipuinak"). 1814an beste sorta bat kaleratu zuten.


Ipuin hautatuak
Hänsel und Gretel ("
Hansel eta Gretel").
Rattenfänger von Hameln ("
Hamelingo txirularia").
Rumpelstilzchen (Grigrigredinmenufretin
frantsesez eta El enano saltarín gaztelaniaz).
Dornröschen ("
Loti Ederra").
Schneewittchen ("
Edurnezuri").
Der Geist im Glas ("Botilako jeinua").
"
Erpurutxo".
Das tapfere Schneiderlein ("
Jostuntxo ausarta").
Aschenputtel ("
Errauskine").
Schuhmacher und die Heinzelmännchen ("Zapataria eta iratxoak").
Der Froschkönig ("Igela printzea").
Die goldene Gans ("Urrezko antzarra").


ERREFERENTZIAK:


+Irudia:



+Web guneak:





5 oct 2011

Botadun Katuaren Ipuina



"Egun batean, duela pilo bat urte, herri txiki batean errotari bat bizi zen bere semeekin.

Egun batean, oso zaharra zenez, hil egin zen. Hori dela eta, bere seme zaharrenari errota utzi zion herentzian; erdikoari astoa eta gazteenari etxeko katua. Beste bi anaiak txikiari utzitako saria ikusita barrezka hasi ziren. Baina ez pentsa katu arrunta zenik …”

“ Nagusiari lagundu nahian, bi eper harrapatu zituen. Gero erregeagana joan eta hauxe esan zion:eta gazte

enari etxeko katua. Beste bi anaiak txikiari utzitako saria ikusita barrezka hasi ziren. Baina ez pentsa katu arrunta zenik …”

- Gorentasun hori! Nire nagusiak, Karabaseko Markesak, opari apal hau onartzeko eskatzen dizu.”



"Beste egun batean, erregea bere alabarekin ibaiertzean paseatzen ari zela, ibaian sartzeko eskatu zion katuak bere nagusiari.

Arropak ezkutatu eta, erregearen karroza igarotzean, oihuka hasi zen katua:


- Lagundu! Lagundu mesedez! Itotzen ari da Karabaseko Markesa!”




“ Gazteari laguntzeko agindu zuen erregeak.
Gezurra zen, baina bidelapurrek eraso egin eta markesa ibaira bota zutela kontatu zuen katuak erregeari. Benetako markes bezala jantzarazi zuen erregeak; eta hain ederra zela ikusita, printzesa harekin berehala maitemindu zen.”



“Gaztea, arropa ederrak jantzi ostean, erregearen karrozara igo zen. Katuak, bere bota miragarriekin korrika joan eta agindu zien bertan zeuden nekazari batzuei:

- Kontuz, lurralde hauek Karabaseko Markesarenak direla esan behar diozue erregeari; bestela ikusiko duzue!

Eta esandakoa egin zuten nekazari gizagaixoak”




“ Baina lurralde haien benetako jabea gazteluan bizi zen azti maltzur bat zen. Katua berarengana joan eta honela esan zion;

-Egia da edozein animaliaren itxura hartzen duzula ?

-Bai horixe- erantzun zion aztiak.

Eta lehoi basati bihurtu zen berehala.”




“ Hori oso erraza da.- erantzun zion katua barrezka.

-Ezetz animatzen zarela animali txiki-txiki bihurtu, umm … sagutxo bat adibidez?

Aztia barre-algara handiak bota eta sagutxo bihurtu zen. Katuak berehalaxe irentsi zuen sagua; hain zuzen ere, erregea orduantxe ari zen gaztelura iristen bere laguntzaileekin. “




“ Ordu eta erdi pasata erregea Karabaseko gaztelura iritzi zen:

-Ongi etorri Karabaseko Markesaren gaztelura! – esan zien katuak.

Zerbitzariak makurtu egin ziren nagusi berriaren aurrean. Bere alabarentzat senar ona izango zela pentsatu zuen erregeak liluratuta. “






“ Hilabete batzuk pasata, erregearen alaba eta Karabaseko Markesa ezkondu eta poz-pozik bizi izan ziren elkarrekin. Hori esker Botadun Katua ere ezin hobe bizi izan zen. Eta ala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Arrigorriagako plazan.”








Erreferentzia:

- “12 Ipuin Klasiko” Susaeta editorialeko ipuin baten birmoldaketa.

- Marrazkiak:

http://www.une.edu.ve/kids/cuentos/gatoconbotas/Gato_con_botas.htm

Free Tail- Heart 1 MySpace Cursors at www.totallyfreecursors.com